XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hantxe dago alkatea, eta apaiza, eta Gobernadorea, eta Obispoa, eta jeneralak, eta diputaduak, eta lehendakaria eta denak, eta orduan alkateak toldo beltza kendu du eta denok egin dugu Oooh!.

Ze handia!.

Ez da ikusten zenbat pisu dituen oso zaila delako kontatzen baina alkateak esan du 101, Nueva Yorkeko handiena baino bat gehiago ehun pisu udaletxearentzat eta ofizinentzat eta etxebizitzentzat, eta azkena diskotekarako.

Eta orain, denak diskotekara, herriko festak ospatzera.

Jende guztia joan zen azentsoreetara, eta ni eta nire lagunak ere bai, baina atezain bat zegoen eta ez zigun utzi pasatzen txikiak ginelako.

Umeak ezin dira igo, esan zuen, eta guk protesta egin genuen baina ez zigun utzi, eta fastidio bat da beti haurrak izorratzea eta festetan eta gaueko pelikuletan eta holakoetan ez uztea, baina gero pentsatu nuen kasi hobeto zela zergatik neri etxe handi horiek beldurra ematen didate zergatik ematen du erori egingo zarela eta egingo zarela pure.